2008-05-26

Zenbat gaitasun handiko haurrak daude?

Gaitasun handiko haurrei buruz hitz egiten gaudenean, mitoa da kasu bakan batzuk badaudela. Honi buruz egindako ikerketen arabera ordea, kontrakoa diote, eta datu zehatzik ez badago ere, biztanleriaren % 2-5 bitartean dago. Zifra hau 50 ikasleetara eramaten badugu, adibidez, esan genezake haietariko bat gutxienez gaitasun handiko haurra izango dela. KOntua zera da, ikasle guzti horien artean nor den gaitasun handiko haurra dena.

Hezkuntza arazoa al da?

Gaitasun handiko haurra izatea ez da hezkuntza arazoa, hala eta guztiz ere, arreta ez egokia, izan daiteke, beti ez bada ere, arazo bat, edo arazo batean bihur daiteke.
Benetako egoera gaitasun handiko haurrentzat, eskola arrunt batean, zera da, intelektualki estimulu egokia ez dutela jasotzen. Irakasleak badute zer esanik egoera honetan, formazio falta dela edota errekurtso falta dela eta, gehiengoari ematen diote arreta, eta orduan kaltetuta ateratzen direnak gaitasun handiko haurrak dira edo kontrako poloan daudenak, hau da, ikasketa arazoak dituztenak. Ondorioz, gaitasun handiko haurrak garapen intelektuala eta afektiboa oso kaltetua izan daiteke eta arazo larri batean bihurtu.

Gaitasun handiak izatea desabantailak edo arazoak ekar ditzake, lehen esan dugun moduan:

-Haietariko batzuk ez dute nota hobeagorik, edo haien nota akademikoak ez dira besteenak baino hobeak. Haietariko portzentaia txiki bat ez dute arrakastarik eskolan gauzak beste era batera ulertzen dutelako eta ikasten dutelako
-Gaitasun handiko haurren adin mentala askotan ez dator bat haien adin fisikoarekin. Askotan hipersensibleak dira , sentsorialki emozionalki eta intelektualki
-Gaitasun handiko haur batzuk ematen dute arreta arazoak dituztela. Azkar ikasten dute eta berehala aspertzen dira, horregatik haien interesa suspertzen duen edozein gauzarekin distraitzen dira, horregatik ilargian daudela ematen dute. Askotan nahasten zaie hiperaktiboak diren umeekin.
-Gaitasun handiko haurren jokaerak pertsona batzuentzat kaltegarriak izan daitezke, adibidez goizetik gauera arte galdeerak egiten egotea. (berehala hasten dria Zergatik? galderarekin), zalantzan jartzen dute hargatik inposatutako arauak eta bidezkoak deritzoten jokaerak ez dituzte onartzen (haienganakoak edo beste batzuenganakoak)
-Perfekzionistak direnez, beti daude besteen akatsak zuzentzen, irakasleei, gurasoei, lagunei...eta hau ere molestoa izan daiteke batzuentzat.

No hay comentarios: