2008-05-20

Gaitasun handiko haurren definizioa eta ezaugarriak

Gaitasun handiko haurrek gaitasun handia garatu ahal duten haurrak dira, bain horretarako laguntza beharko dute.
Desberdintzea gaitasun handiko haurrak edo talentoa dutenak (sinplea edo konplexua) zaila da eta arriskutsua izan daiteke. Eredu garrantzitsuenak gaitasunaren garapenean oinarritzen dira, kontinuo bat bezala ulertua, arlo batean edo askotan isladatzen dena.
Gaitasun handiko haurrak, haurrak dira azken finean, eta laguntza behar dute, pertsonalki eta intelektualki guztiz garatzeko, horrela haien talentua eta gaitasuna gizartearen alde egongo da.

Ezaugarriak:

Aipatuko ditugun ezaugarri guztiak ak ez dira gaitasun handiko haur guztietan ematen, baina orokorrean bai ematen direla haien perfilean.
-Haien ezaguerak gehiago izaten dira eta sakonagoak dira, eta normalean kontzeptuak hartzeko azkarragoak dira besteak baino. Honekin batera, estrategia berriak azkarrago erabiltzeko gai izaten dira. Normalean azkar ikasten dute irakurtzen eta memoria handia izaten dute.
-Kontzeptuak askotan orokortzen dituzte besete arlo batzuetara eta planifikazio handiz jokatzen dute.
-Etorkizun batean erabilgarria izango zaien informazio baliagarria aukeratzen badakite eta arazo baten aurrean beharrezkoak zaien estrategiak erabiltzeko gai dira. Haien errendimendua normalean handiagoak izaten dira.
-Kuriositate handia erakusten dute haientzat erronka izan daitezkeen gauzetarako. Era berean, haientzat erraza diren gauzekin berehala aspertzen dira.
-Orokorrean beste umeak baino lehenago haste dira hitz egiten, hiztegi konplexuagoa erabiltzen dute eta esaldiak ondo eraikitzne dituzte oso goiz. HIzkuntzaren ulermen handia dutenez, txiki txikitatik helduen elkarrizketak ulertzekok gai izaten dira, eta horrela, haien ezaguerak ere sakontzen dira.
-Metaforak eta analogiak erabiltzeko gai dira, istoriak bat-batean asmatzeko gai dira, edota abestiak, eta ume txikiagoekin hitz egiterakoan hizkuntza aldatzeko gai dira.
-Irudimen eta fantasia handia izaten dute.
-Haien pentsamenduak eta ideiak malguak dira eta arazoen aurrean konponbide berriak topatzeko gai dira. Normalean sensibleagoak dira besteen beharren eta sentimenduen aurrean. besteen emozioak zeintzuk diren identifika dezakete eta ondorioztatu zein izan daitekeen jokatzeko arrazoiak.
-NOrmala dena baino lehenago ikasten dute jolas batzuetara jolasten, arau zehatz batzuk dituzten jolasetara, eta arlo akademiko edota literarioak bere kabuz sar ditzakete horrelako jolasetan.
-Askotan lider onak izaten dira, erresponsabilitate handia dutelako, taldeak zuzentzeko joera dutelako, komunikazioarekin arazorik ez dutelako, malguak direlako, ondo eta erraz egokitzen direlako, etb.
-Askotan perfekzionistak izaten dira, eta gauzak bukatu edo lortu arte ez dira gelditzen. Haientzako ipintzen dituzten helburuak altuak izaten dira, askotan irakasleak edo gurasoak jar dezaketena baino altuagoak

No hay comentarios: