2008-05-27

Hezkuntza egokiaren bila

Hezkuntza sistemaren helbururik nagusiena ikasleari hezkuntza egokia ematea izan beharko litzateke, nahiz eta gaur egun errealitatea guztiz desberdina izan.
Ezaguerak bakarrik ez lirateke eman behar, pertsonaren ziurtasuna eta autoestima garatu beharko litzateke, besteekin harremanak lantzea, independientea eta sortzailea izatea, eta pertsona zoriontsua izaten erakutsiko dioten erramintak eskaini.
Horretarako, beharrezkoa da ikasleen maila desberdinak kontutan hartzea, (gure hezkuntz sistemak bakarrik adina hartzen du kontuan), eta haien gaitasunak. HOrrela ez bada, ikasleen huts egite maila handiagoa izango da eta horrexegatik hezkuntza sistemak hainbat gauza aldatu beharko lituzke.
Inteligentzi ertaina dutenentzako hezkuntza sistema da hemen daukaguna, baina gaitasun handiagokoentzat ez dago ezer, nahiz eta legeak kasu hauek onartu. Hauek ere hezkuntza berezi behar dute, gaitasun urria dutenak bezalaxe baina beste zentzu batean, noski.
Akatsa zera da, gaitasun handiko haurrak besteak bezalakoak direla pentsatzea eta egokituko direla hezkuntza sistema honetara.
Imaginatu 15 urteko pertsona bat sartzen dugula 6 urtetako gela batean, nola sentituko da? Ba hauxe da gaitasun handiko haurrei gertatzen zaiena gela arrunt batean baldin badaude.
Horregatik aspertzen da eta ez dauka inolako motibaziorik, lagunak egiten kostatuko zaio, eta besteekin harremaneta jartzea, eta berarentzat klasera joatea zama bat bezala izango da, beti errepikatzen baita.

2008-05-26

Hezkuntza sistemaren errua?

Gaitasun handiko haurrek huts egiten dute edo hezkuntza sistemaren huts egitea da?

Hezkuntza sistemaren errua dela diote ikerlari askok, ez umeena, noski. Ikerlarien arabera gaitasun handiko haurren % 60ak huts egiten du eskolan.
Ezin da ulertu nola ikasle arruntak arrakasta lortzen duten eta gaitasun handiko haurrak ez, horregatik uste da Hezkkuntza sistemaren arazoa dela, eta ez gaitasun handiko haurrena.
Baina zer da hezkuntza sistema eta zer bultzatzen du? MIlaka defininizio dago honen inguruan, baina gaur egungo eskola oinarritzen da ondorengo puntuetan: Ezaguerak ematen ikasleei, haietariko askok memoristikoak direnak, eta azterketak gainditzen.
Ez da garrantzitsua umeen autoestima ondo egotea edo haienganko ziurtasun izatea edo emozionalki ondo egotea, bere sormena erabiltzeko aukera izatea...hau da, pertsona zoriontsu bat izatea.
Sistema honek, justu kontrakoa bultzatzen du.
Gure gazteak kurtsoak pasatzen dituzte konpetitzen, ia nork ateratzen dituen notarik onenak, edo okerrenak, eta honetan oinarritzen dira bakoitzaren balorapena neurtzeko.
Bakoitzarengarako ziurtasuna noten arabera izaten da.
Sormena ia ez da existitzen klase barruan, plastika asignaturan izan ezik, edo marrazkia bezalako gaian.
Azkenik, frakasoaren erakusle bezala, gaur egun eskoletan dagoen agresibitatea eta biolentzia.

Zentruak eta elkarteak

Gaitasun handik0 haurren zentroak eta elkarteak:
JOhn HOpkins University Centre for Talented Youth
The Irish Centre for talented Youth
CTY España, JOhn hopkins University Centre for talented Youth Charter Member

Zergatik arreta berezia eman gaitasun handiko haurrei?

Zergatik?
-Garatzen ez den talentoa galtzen delako.
-Gaitasun handiko haurrei bizkarra ematen badiegu, ez diogulako arretarik emango hainbat umeri.
-Bidezkoa delako hezkuntza sistemak gaitasun handiko haurrei hezkuntza egokia ematea.
-Gaitasun handiko haurren beharrei erantzun bat eman behar zaielako.
-Aukera berdintasuna lantzeko ezinbestekoa delako.
-Gaitasun handiko haurren inguruan dauden mitoak apurtu behar ditugulako.
-Hezkuntzaren kalitatea hobetu egin behar delako.
-Etorkizun hobea izateko aukera eman ahal digulako.

Zenbat gaitasun handiko haurrak daude?

Gaitasun handiko haurrei buruz hitz egiten gaudenean, mitoa da kasu bakan batzuk badaudela. Honi buruz egindako ikerketen arabera ordea, kontrakoa diote, eta datu zehatzik ez badago ere, biztanleriaren % 2-5 bitartean dago. Zifra hau 50 ikasleetara eramaten badugu, adibidez, esan genezake haietariko bat gutxienez gaitasun handiko haurra izango dela. KOntua zera da, ikasle guzti horien artean nor den gaitasun handiko haurra dena.

Hezkuntza arazoa al da?

Gaitasun handiko haurra izatea ez da hezkuntza arazoa, hala eta guztiz ere, arreta ez egokia, izan daiteke, beti ez bada ere, arazo bat, edo arazo batean bihur daiteke.
Benetako egoera gaitasun handiko haurrentzat, eskola arrunt batean, zera da, intelektualki estimulu egokia ez dutela jasotzen. Irakasleak badute zer esanik egoera honetan, formazio falta dela edota errekurtso falta dela eta, gehiengoari ematen diote arreta, eta orduan kaltetuta ateratzen direnak gaitasun handiko haurrak dira edo kontrako poloan daudenak, hau da, ikasketa arazoak dituztenak. Ondorioz, gaitasun handiko haurrak garapen intelektuala eta afektiboa oso kaltetua izan daiteke eta arazo larri batean bihurtu.

Gaitasun handiak izatea desabantailak edo arazoak ekar ditzake, lehen esan dugun moduan:

-Haietariko batzuk ez dute nota hobeagorik, edo haien nota akademikoak ez dira besteenak baino hobeak. Haietariko portzentaia txiki bat ez dute arrakastarik eskolan gauzak beste era batera ulertzen dutelako eta ikasten dutelako
-Gaitasun handiko haurren adin mentala askotan ez dator bat haien adin fisikoarekin. Askotan hipersensibleak dira , sentsorialki emozionalki eta intelektualki
-Gaitasun handiko haur batzuk ematen dute arreta arazoak dituztela. Azkar ikasten dute eta berehala aspertzen dira, horregatik haien interesa suspertzen duen edozein gauzarekin distraitzen dira, horregatik ilargian daudela ematen dute. Askotan nahasten zaie hiperaktiboak diren umeekin.
-Gaitasun handiko haurren jokaerak pertsona batzuentzat kaltegarriak izan daitezke, adibidez goizetik gauera arte galdeerak egiten egotea. (berehala hasten dria Zergatik? galderarekin), zalantzan jartzen dute hargatik inposatutako arauak eta bidezkoak deritzoten jokaerak ez dituzte onartzen (haienganakoak edo beste batzuenganakoak)
-Perfekzionistak direnez, beti daude besteen akatsak zuzentzen, irakasleei, gurasoei, lagunei...eta hau ere molestoa izan daiteke batzuentzat.

2008-05-20

Gaitasun handiko haurren definizioa eta ezaugarriak

Gaitasun handiko haurrek gaitasun handia garatu ahal duten haurrak dira, bain horretarako laguntza beharko dute.
Desberdintzea gaitasun handiko haurrak edo talentoa dutenak (sinplea edo konplexua) zaila da eta arriskutsua izan daiteke. Eredu garrantzitsuenak gaitasunaren garapenean oinarritzen dira, kontinuo bat bezala ulertua, arlo batean edo askotan isladatzen dena.
Gaitasun handiko haurrak, haurrak dira azken finean, eta laguntza behar dute, pertsonalki eta intelektualki guztiz garatzeko, horrela haien talentua eta gaitasuna gizartearen alde egongo da.

Ezaugarriak:

Aipatuko ditugun ezaugarri guztiak ak ez dira gaitasun handiko haur guztietan ematen, baina orokorrean bai ematen direla haien perfilean.
-Haien ezaguerak gehiago izaten dira eta sakonagoak dira, eta normalean kontzeptuak hartzeko azkarragoak dira besteak baino. Honekin batera, estrategia berriak azkarrago erabiltzeko gai izaten dira. Normalean azkar ikasten dute irakurtzen eta memoria handia izaten dute.
-Kontzeptuak askotan orokortzen dituzte besete arlo batzuetara eta planifikazio handiz jokatzen dute.
-Etorkizun batean erabilgarria izango zaien informazio baliagarria aukeratzen badakite eta arazo baten aurrean beharrezkoak zaien estrategiak erabiltzeko gai dira. Haien errendimendua normalean handiagoak izaten dira.
-Kuriositate handia erakusten dute haientzat erronka izan daitezkeen gauzetarako. Era berean, haientzat erraza diren gauzekin berehala aspertzen dira.
-Orokorrean beste umeak baino lehenago haste dira hitz egiten, hiztegi konplexuagoa erabiltzen dute eta esaldiak ondo eraikitzne dituzte oso goiz. HIzkuntzaren ulermen handia dutenez, txiki txikitatik helduen elkarrizketak ulertzekok gai izaten dira, eta horrela, haien ezaguerak ere sakontzen dira.
-Metaforak eta analogiak erabiltzeko gai dira, istoriak bat-batean asmatzeko gai dira, edota abestiak, eta ume txikiagoekin hitz egiterakoan hizkuntza aldatzeko gai dira.
-Irudimen eta fantasia handia izaten dute.
-Haien pentsamenduak eta ideiak malguak dira eta arazoen aurrean konponbide berriak topatzeko gai dira. Normalean sensibleagoak dira besteen beharren eta sentimenduen aurrean. besteen emozioak zeintzuk diren identifika dezakete eta ondorioztatu zein izan daitekeen jokatzeko arrazoiak.
-NOrmala dena baino lehenago ikasten dute jolas batzuetara jolasten, arau zehatz batzuk dituzten jolasetara, eta arlo akademiko edota literarioak bere kabuz sar ditzakete horrelako jolasetan.
-Askotan lider onak izaten dira, erresponsabilitate handia dutelako, taldeak zuzentzeko joera dutelako, komunikazioarekin arazorik ez dutelako, malguak direlako, ondo eta erraz egokitzen direlako, etb.
-Askotan perfekzionistak izaten dira, eta gauzak bukatu edo lortu arte ez dira gelditzen. Haientzako ipintzen dituzten helburuak altuak izaten dira, askotan irakasleak edo gurasoak jar dezaketena baino altuagoak

2008-05-12

Mutil eta nesken arteko desberdintasunak

Mª Inmaculada Ramírez Salguero-k egin duen ikerketaren arabera, (Granadako Unibertsitateko irakaslea) neskak mutilak baino hobeak dira hitz egiteko trebetasunean. Gainera, mutilak normalean arazo gehiago dituzte irakurtzearekin eta ikastearekin, neskek baino. Egia da desberdintasun hauek urteak aurrera joan ahala desagertzen direla, eta heltzen da momentua gaitasun hauek berdindtzen direla.
Beste aldetik, mutilak erraztasun gehiago daukate zientzietan eta matematikan. neskak ordea, bakarrik gainditzen dute idaztearekin. Honekin batera, mutilak dira Unibertsitatera azkarrago joaten direna, agian zientzia eta matematikan gauza hauek egiteko erraztasun gehiago dagoelako, eta gaitasun handiko mutilak normalean karrerra hauek egiteko joera izaten dutela.
Ikertzaile batzuen ustez, diferentzia hauek, mutil eta neskak daukaten sozializazio esperientzia desberdinetan oinarritzen da. Gurasoen, irakasleen, lagunen... presio sozialak eragina dute umeak hartzen duen jarreran, bere rol sexualarein bat datorrena.
Nesketan, rol femeninoak pertsonalitate konflikto bat sor diezaioke, nahi duten izan eta benetan zer diren, izan behar direna, edo suposatzen denarekin kontrastean.
Honen aurrean Ramirez irakaslea konponbide bat proposatzen du: gaitasun handiko neskei aukera eman bere egoera berdinetik pasatu den beste neska edo emakume batekin egoteko, eta bere gaitasunak aprobetxatzen jakin izan dutenak, baina ez bereziak direla adierazteko, haietariko askok sufritzen dutelako daukaten ziurtasun ezarekin, beldur diote okertzeari, edo azkarregiak direla emateari.
Mutilak normalean analitikoagoak, razionalagoak eta pragmatikoagoak izaten dira. Neskak ordea, imaginazio gehiago dute, intuitiboagoak dira, eta erlazio pertsonalei garrantzi handia ematen diote.
Mutilak, ikasketa arloan konpetitibitatea eta indibidualismoa baloratzen dute. Neskak ordea ez diote honi garrantzirik ematen, eta harreman sozialak nahiago dituzte, ez indibidualitatea.