2008-05-27

Hezkuntza egokiaren bila

Hezkuntza sistemaren helbururik nagusiena ikasleari hezkuntza egokia ematea izan beharko litzateke, nahiz eta gaur egun errealitatea guztiz desberdina izan.
Ezaguerak bakarrik ez lirateke eman behar, pertsonaren ziurtasuna eta autoestima garatu beharko litzateke, besteekin harremanak lantzea, independientea eta sortzailea izatea, eta pertsona zoriontsua izaten erakutsiko dioten erramintak eskaini.
Horretarako, beharrezkoa da ikasleen maila desberdinak kontutan hartzea, (gure hezkuntz sistemak bakarrik adina hartzen du kontuan), eta haien gaitasunak. HOrrela ez bada, ikasleen huts egite maila handiagoa izango da eta horrexegatik hezkuntza sistemak hainbat gauza aldatu beharko lituzke.
Inteligentzi ertaina dutenentzako hezkuntza sistema da hemen daukaguna, baina gaitasun handiagokoentzat ez dago ezer, nahiz eta legeak kasu hauek onartu. Hauek ere hezkuntza berezi behar dute, gaitasun urria dutenak bezalaxe baina beste zentzu batean, noski.
Akatsa zera da, gaitasun handiko haurrak besteak bezalakoak direla pentsatzea eta egokituko direla hezkuntza sistema honetara.
Imaginatu 15 urteko pertsona bat sartzen dugula 6 urtetako gela batean, nola sentituko da? Ba hauxe da gaitasun handiko haurrei gertatzen zaiena gela arrunt batean baldin badaude.
Horregatik aspertzen da eta ez dauka inolako motibaziorik, lagunak egiten kostatuko zaio, eta besteekin harremaneta jartzea, eta berarentzat klasera joatea zama bat bezala izango da, beti errepikatzen baita.

No hay comentarios: