2008-05-12

Mutil eta nesken arteko desberdintasunak

Mª Inmaculada Ramírez Salguero-k egin duen ikerketaren arabera, (Granadako Unibertsitateko irakaslea) neskak mutilak baino hobeak dira hitz egiteko trebetasunean. Gainera, mutilak normalean arazo gehiago dituzte irakurtzearekin eta ikastearekin, neskek baino. Egia da desberdintasun hauek urteak aurrera joan ahala desagertzen direla, eta heltzen da momentua gaitasun hauek berdindtzen direla.
Beste aldetik, mutilak erraztasun gehiago daukate zientzietan eta matematikan. neskak ordea, bakarrik gainditzen dute idaztearekin. Honekin batera, mutilak dira Unibertsitatera azkarrago joaten direna, agian zientzia eta matematikan gauza hauek egiteko erraztasun gehiago dagoelako, eta gaitasun handiko mutilak normalean karrerra hauek egiteko joera izaten dutela.
Ikertzaile batzuen ustez, diferentzia hauek, mutil eta neskak daukaten sozializazio esperientzia desberdinetan oinarritzen da. Gurasoen, irakasleen, lagunen... presio sozialak eragina dute umeak hartzen duen jarreran, bere rol sexualarein bat datorrena.
Nesketan, rol femeninoak pertsonalitate konflikto bat sor diezaioke, nahi duten izan eta benetan zer diren, izan behar direna, edo suposatzen denarekin kontrastean.
Honen aurrean Ramirez irakaslea konponbide bat proposatzen du: gaitasun handiko neskei aukera eman bere egoera berdinetik pasatu den beste neska edo emakume batekin egoteko, eta bere gaitasunak aprobetxatzen jakin izan dutenak, baina ez bereziak direla adierazteko, haietariko askok sufritzen dutelako daukaten ziurtasun ezarekin, beldur diote okertzeari, edo azkarregiak direla emateari.
Mutilak normalean analitikoagoak, razionalagoak eta pragmatikoagoak izaten dira. Neskak ordea, imaginazio gehiago dute, intuitiboagoak dira, eta erlazio pertsonalei garrantzi handia ematen diote.
Mutilak, ikasketa arloan konpetitibitatea eta indibidualismoa baloratzen dute. Neskak ordea ez diote honi garrantzirik ematen, eta harreman sozialak nahiago dituzte, ez indibidualitatea.

No hay comentarios: